Inguruak

Kontaktua

Maulanda

JATETXEA

CAS

EUS

Bisitatzeko inguruak

Gatz Museoa

 

Gatzaren Museoa Leintz Gatzaga herritik 250 metrora dago, garai bateko Dorletako gazteluaren ondoan -gaur santutegia-; gaztelua herria eta bertako gatz-produkzioa babesteko eraiki zen.

Mende askotan, ur gaziaren iturriaren inguruko jarduera izan zen Leintz Gatzagako bizigarria, herriaren sorrera sustatu baitzuen eta izena ere eman baitzion.

 

Herri honetako klima hotz eta hezearen ondorioz, gatzaren ustiapena ez zen eguzkiaren bidezko lurrinketa-sistema erabiliz egin eta horixe da gatzaren ustiapenean lan egiten duten beste herri askotatik bereizten duena. Beste prozesu bat erabiltzen zuten eta egurrez elikatutako suaren bidez ura berotuz bereizten zuten gatza.

 

www.gatzmuseoa.com

Arrikrutz Oñatiko koba, espeologia, paleontologia eta arkeologia

 

Kobazulo hau Gesaltza-Arrikrutz barnean dagoen eremu karstikoa da. Kobazulo honen eremua 15 kilometroetakoa da lurpeko galeriaz betea eta 6 pisu ditu. Gipuzkoako kobazulorik handiena da.

 

Arrikurtzeko kobak lehenetarikoak izan dira espeologia, paleontologia eta arkeologia ekintzak jasan dituena. Bai Autonomia Erkidegoari dagokionez eta baita Nazioartekoari dagokionez.

 

 

943 082 000

arrikrutz@oinati.org

Ibarraundi Museoa

 

 

Ibarraundi jauregia XV. mende erdialdekoa dela uste da, Erdi Aro bukaerakoa, Galartza familiarena. Garai hartan jauregi edo dorretxe izan bazen ere, XVIII. mendetik XXI. mendera baserri moduan erabili zen.

 

Gaur egun, Eskoriatzako ondare historiko eta etnografikoa babestu, ikertu eta hedatzeaz gain, bertako eta Leintz bailarako kulturaren adierazpen eta azterketa gunea izan nahi du museoak.

 

 

943 71 54 53

ibarraundi@eskoriatza.net

DISEÑO DE: WWW.LAFACTORIAGRAFICA.COM

Marulanda Auzoa

20540 Eskoriatza

Gipuzkoa

943 714 720

678 627 485

maulandaitziar@gmail.com